Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Larramendi eta Ibaiondoko semaforoa

Iruzkin berri bat gehitu
Larramendi eta Ibaiondo kaleak eta Arrameleko zubia batzen diren gunean sistema semaforikoa hobetu beharra dago. Nik, behintzat, bi arazo ikusten ditut. Alde batetik, Arrameleko zubitik etortzen diren kotxe askok ez dute errespetatzen Ibaiondoko semaforoa, berde dagoenean oinezkoentzat,; ikusi ere ez dute egiten, gidariak adi egoten direlako ea Larramenditik kotxerik ba ote datorren. Eta hori da bigarren arazoa: zubitik Donostirantz doazen kotxeek bidea eman behar dietela une batzuetan Larramenditik datozenei eta hor, askotan, txiripaz, ez dira istripuak gertatzen.
J.S.Z. 20/7/2017 15:53 Normala 
Guztiz ados, komeniko zan zerbait egitea zerbait gertatu baino lehen. Gainera, gaiakin lotuta, kotxe asko pilatzen dira arratsaldero semaforo horretan, behin zerbait egitekotan kontutan izatekoa litzake.
A.G.B. 6/9/2017 22:49 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria