Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Alliriko bidegurutzeko norabidea

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo, Alliriko bizilagun bat naiz. San Francisco kalean aldaketak datorrenez, azpaldi iradoki nahi dugun idatzi bat zuzendu nahi zaituztegu: San Frantziskotik Araba etorbidera goazela, "Tovar" iturgintzako errepidea norabidez aldatzea. Askotan hitz egin dugu bizilagunen artean, San Frantzisko kaletik, Araba Etorbidera goazela, "Tovar" iturgintza gurutzatzen duen kaleko norabideak, ez duela zentzu handirik, Alliri etorbidera sartzen dena. Hain zuzen ere, behar handiagoa dago bertan ateratzen diren hiru garajeetako kotxeek, irtenbide bezala, "Tovar"reko irterra horretatik ateratzea, sartzea baino. Errepide horretatik Alliri aldera sartzeak, ez dauka inolako zentzurik, hau da, ez du erabilerarik, garajeetara sartzeko aukera emango baligu, gaitzerdi. Alliriko garajeetara sartzeko, nahita nahi ez, beste errepide berabiltzen da, ez Tovarrekoa. Erabilera askoz handiagoa izango luke "Tovarreko" errepidetik irteera San Frantziskoruntz, izatea. Gainera rotonda berrian trafikoa asko arinduko luke. Orain obretan ari zaretela, iradokizun haun kontutan hartuko duzuelakoan, zuen erantzunaren zain geratzen naiz. Izaskun
I.G.C. 17/3/2022 17:07 Normala 
Tolosako Udala: Udal Ingeniaria
Egun on, Alliri kalea ez da sartzen oraingo obraren eremuan, baina zure eskaera aztertuko da Eskerrik asko zure ekarpenarengatik Joxe Mari
  18/3/2022 11:04
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria